entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Direktorioa / Taldeak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Taldeak

Sortze data: 2001 Jardunean

Noizean Behin

metalMungia

Diskoetxea: baga-biga produkzioak

Management:baga-biga produkzioak

Lotura erlazionatuak
Taldeak batuko zituela jakin aurretik, dagoeneko Ander eta Ibaik elkar ezagutzen zuten. Biak, kuadrilla berekoak izanik, noizean behin geratzen ziren elkarrekin jotzeko. 2001 urtean Alex bidea gurutzatu zitzaien, denboraren poderioz euren arteko kimika sortuz joan zen, apurka apurka talde baten kontzientzia hartuz eta abestiak egiteko beharra sentituz. Laugarren baten laguntzaz aurrera egin zuten bide horretatik, kontzertuak emanez eta abestiak eginez. Hori izan zen taldearen norabidea 2004 urtera arte. Urte hau inflexio puntu bat izan zen taldearen ibilbidean, alde batetik Natxo Liberty produktorea eta bestetik Hegoi bajistarekin topo egin baitzuten. Momentu horretan, aurretik zuten materialaz gain, abesti berriak konposatzeari ekin zioten. Orduz geroztik, hainbat abesti, lanordu, ideia, istorio, kontzertu, jaialdi, disko... etorri dira. Aldaketarik ere egon da taldean...
Hain zuzen ere, Oinutsik izenburuko diskoak beren ibilbide guztiko bederatzi kantu jasotzen ditu formatu sasi-akustikoan.
Partaideak
  • alex pelaez (gitarra akustikoa
  • gitarra klasikoa eta ahotsak)
  • ander gorostiola (bateria)
  • garikoitz balbas (baxua)
  • ibai alzaga (gitarra elektrikoa
  • banjoa eta xilofonoa)
  • mikel de vicente (pianoa)
Diskografia
  • ...inoiz kontatu ez nizkizunak... (2006)
  • Arazi (2007)
  • Errautsez urrats (2011)
  • Oinutsik (2015)
Kontakturako