Diskoaren azala.
Etengabeko erasoa - Ufestuek
Etengabeko erasoa - UfestuekBaztandarrek hamabi kantu berri jaso dituzte lan berrian, kritikoak, zuzenak eta egosi gabeak
Zilo beltza izenburuko diskoa argitaratu du
Ufestuek taldeak (DDT Banaketak). Hamabi punk-zartako dakarren lana da, gordina eta apaindurarik gabekoa. Eta musika nola, hitzak hala, zuzen-zuzenak, nahiz eta umore puntua ez zaien falta.
Etengabeko erasoa, Gora Rusia, Astoa eta mandoa, Mutil Gantza, Bertze purito bat, E.T.ren lagunak edota
Ufestuek kantuak dira horren lekuko. Eta bamabi kantuokin batera, diskoaren bukaeran bi sorpresatxo utzi dizkiote entzuleari.
Baztandarrek, 2015eko otsailean grabatu, nahastu eta masterizatu zuten beren 5. diskoa Elbeteko estudioetan
Kandi eta
Biguriaren gidaritzapean.
Ernatu hadiEgun puta guztia daramat
sofa alu honetan etzanda
Mundua sudur aitzinetik
Nola pasatzen zaidan begiratzen
Gizarte honen parasito bat naiz
eta jada ez na ezerk kezkatzen
asteburuetan ase arte kolokatzen naiz
eta gero bakarrik lanerako bizi naiz!
Telebistari begira
pentsatu ere ez dut egin behar
konformismoa da nire xedea
zertaz begiratzen nauzue
aurpegi horrekin?
Paso egiten dut hauteskundeetan bozkatzeaz
paso baita ere manifetara agertzeaz
neure bunker barruan entzerratuta
ordenagailu aitzinean zurrupatuta
Non bizi garen ere ez naiz jabetzen
dena arroxa kolorekoa ikusten baitut
mila euro puta hauekin pozik nago eta
lanean jarraitzeko nagusiari pelota egin, amen egin!
... ernatu hadi!
- Oharra: Diskoa CD formatuan argitaratu zuten duela hilabete gutxi batzuk. Biniloan
nahi duenak berriz, zertxobait itxaron beharko du, urte amaieran edo
datorrenaren hasieran jasoko baitituzte fabrikatik (arazoren bat izan dute eta prozesu guztia atzeratu egin da).