entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Sagdantza 2012-04-02

Ufestuek "Zoritxarrez faxismoaren harrak gizartean zabaldurik dirau; akatu eta borrokatu behar dugu"

Ufestuek zuzenean! Ufestuek zuzenean!

Ufestuek - Ustela (Faxismoaren harra diskotik hartutako abestia)

Ufestuek - Ustela (Faxismoaren harra diskotik hartutako abestia)
Lotura erlazionatuak
Ufestuek, Baztango punk taldeak, 10 urte bete ditu. Urteurrenarekin batera, Faxismoaren harra, euren laugarren diskoa argitaratu dute, luxuzko biniloan bilduta eta prezio irrigarrian! Larre berdez inguraturiko taldeak ordea, ez ditu mezu bukolikoak maite. Nahiago du kontzientziak harrotzea.

10 urte taldea sortu zenutenetik. Nola izaten ari da ospakizuna?
Egia esateko ez dugu ezer berezirik egin. Egia da zaila dela gu bezalako talde ttiki batek 10 urte irautea, eta ospatzeko moduko kontua dela. Baina esan dizudan bezala ez dugu ezer berezirik egin. Azkenean urtero egiten duguna egin dugu, kamixetak atera, Erratzun (gure herria) kontzertu bat egin...

Faxismoaren harra, zuen laugarren disko luzea da. Diskorik rockzaleena dela esan eta irakurri dugu. Nola dakusazue zuek?
Hala da bai, dudik gabe diskorik rockzaleena da. Ez dugu hori bereziki bilatu, baina inspirazioa hortik joan zitzaigun, eta egia esateko, oso oso pozik gaude emaitzarekin.

Faxismoaren harra da diskoaren izenburua eta izen bereko abestiaren izena. Denok izan dezakegu barruan har hori, ezta?
Bai noski, eta ez gure barruan soilik, zoritxarrez har hori oraindik ere gizartean zabaldurik dirau, eta ez bakarrik salatu, baizik eta borrokatu eta akatu behar dugun harra da.

Bi abesti desberdinetan jende jakin baten portaera gogor kritikatzen duzue: Ustela eta Ez gaituk jende bera. Sumintzen zaituen kontua da hori?
Guztiz sumintzen eta arduratzen gaituen gai bat da. Jende jakin batzuen faltsukeria, eta aurpegi bikoizketa hori, ez dugu ez ulertzen ezta onartzen ere. Horregatik Ez gaituk jende bera abestiaren izenburua, beraiek bezala ez garelakoz, eta gure etsaiak direlako.

"Dudik gabe diskorik rockzaleena da. Ez dugu hori bereziki bilatu, baina inspirazioa hortik joan zitzaigun, eta egia esateko, oso oso pozik gaude emaitzarekin"
 
Nola da posible 10 eurotan biniloa eta CDa batera saldu ahal izatea?
Gu ez gara honetatik bizi, eta gastuak betetzearekin eta benefizio pixar bat ateratzearekin konformatzen gara. Ez dugu jendearekin espekulatu nahi, kontuak atera genituen eta ikusi genuen tirada erdia salduz gero jarritakoa betetzen genuela. Horrekin konformatzen gara.

DDT-rekin kaleratu duze diskoa. Bilboko Gatazkagunea denda fisikoa itxi dute ordea. Zerbait aipatu nahi duzue honen inguruan?
Lehendabiziko gure esker handienak DDTko jende guztiari. Gure lau diskoak beraiekin zabaldu ditugu, eta lan benetan bikaina egin digute. Jakin genuen bai denda fisikoa itxi behar zutela, eta kristoren pena hartu genuen. Hala ere, dirudienez musika banaketarekin aurrera segitzeko asmoa dago. Gu hemendik gure animo eta besarkada handiena bidali nahi diegu. BIBA ZUEK!!!!!

Ze tirada egin duzue?
500 kopia atera ditugu, gu bezalako talde batendako nahikoa.

Non eskuratzen ahal da zuen diskoa?
Momentuz Baztanen, Intza, Ilargi, Txokoto eta Zubipunta tabernetan. Bera, Lesaka, Saran eta Donezteben, eta nola ez DDTren bidez. Oraindik ere Iru
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.