entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-05-08

TOM WAITS-EK EUSKAL HERRIAN JOKO DU UZTAILEAN

Tom Waits Tom Waits
Tom Waits jauna Donostiako Kursaalean joko du uztailaren 12an Estatu Batuetan eta Europan zehar burutuko duen Glitter and Doom biraren barruan. Donostiakoa Europan egiten duen lehen kontzertua izanen da gainera.

Guztira, 15 emanaldi eskainiko ditu Kontinente Zaharrean AEBetako musikariak. Donostian Larry Taylor (baxua), Omar Torrez (gitarra), Patrick Warren (teklatuak), Casey Waits (bateria eta perkusioa) eta Vincent Henry (saxoa, armonika eta gitarra) izanen ditu ondoan. Guztiek ulu egin eta mambo eta rumbak joko dituzte.


SARRERAK

* Sarrerak ekainaren 2an jarriko dira salgai goizeko 9:00etan.
* Pertsona bakoitzeko bi sarrera erosi ahalko dira bakarrik.
* Sarrerak nola erosi jakiteko, bisitatu www.telentrada.com eta www.tomwaits.com webguneak. *ORAIN HOBERENA DATOR. ZENBAT BALIO DU?
100 edo 120 euro!!! IRRI EGIN EDO NEGAR, THAT'S THE QUESTION... Musika popularra, kultura popularra, hiritar guztientzako???
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.