Taldeak burututako bi bira desberdinetan Londresen emandako bi kontzertu jasotzen dira lan honetan. Lehenengo DVDak 2004an egin zuten Abbatoir Blues birako Brixton Academyko kontzertua dakar (ordu eta laurden inguru). Bigarren DVDan 2003 urtean Nocturama biran Hammersmith Apollon emaniko kontzertuko irudiak daude (ordu erdi pasatxo). Nick Cave-ek zuzentzen duen taldeak ederki antzezten du bere rock indartsu eta malenkoniatsua, beraiek bakarrik egin dezaketen energia eta baladen arteko iluntasun dotore hori jorratuz. Lehenengo DVDan Caven alderdi elektrikoena agertzen den bitartean, bigarren DVDak australiarraren alde lasai eta sosegatuena erakusten digu. Osagarri gisa hiru lan labur eskaintzen dira: taldearen zenbait bideo, Bringing it on bideoa nola egin zeneko irudiak eta Abbattoir Blues/The lyre of Orpheus grabaketaren xehetasunak eta taldekideekin elkarrizketak.