entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-11-06

Siroka taldeak sei kantu solte argitaratuko ditu Malutak izeneko proiektuaren gerizpean

Single bakoitza bideoklip berri batez jantzita etorriko da, bideosortzaile anitzen ikuspuntua eta estiloa islatuz

Siroka laukoa. Siroka laukoa.
Modu honetan, Siroka taldeak diskoaren eskematik kanpo kokatzea erabaki du. Gaur (azaroak 6) lehen emaitza aurkeztu dute: Azalak.


Siroka taldea baditu kantu berriak. Baina ez ditu disko batean bilduko. Banaka argitaratuko ditu: sei kantu guztira, eta beste horrenbeste bideoklip. Sorpresatxoren bat ere iragarri dute. Malutak izena paratu diote proiektu honi, malutak bezala eroriko direlako singleak. Gainera, ez diote egitasmo honi amaiera data zehatzik jarri, "beraz zaleek pazientziaz itxaron beharko dute kanta bakoitzaren etorrera", adierazi dute sirokatarrek.
Bestalde, kanta berriak aurretik egin dituztenetatik aldenduko dira estilo eta helburu aldetik, "bide berriak esperimentatuz taldearen esentzia galdu barik".

  • Lehen emaitza gaur bertan (azaroak 6) aurkeztu dute: Azala. Diecinueve84-ko Goizeder Saez de Lafuentek eta Nikola Hurtadok sortu dute bideoklipa, Aiala Etxegarai aktore eta dantzariaren laguntzaz. Kantu hau Kaki Arkarazoren gidaritzapean grabatua izan da Andoaingo Garate estudioan. Letrari dagokionez berriz, oraingo honetan ez dute kanpo laguntzarik behar izan, Maria Riverok berak idatzi baitu.


Bost urte pasatu dira Siroka taldeak bere lehenengo diskoa atera zuenetik. Lehenengo disko horretatik garrantzi handia eman diote taldekideek sortzaileen arteko elkarlanari eta hasieratik, letra, diseinu zein musikarako hainbat lagunez inguratu egin dira argitaratu dituzten hiru diskoak atontzeko.
Oraingo honetan baina, Siroka taldeak diskoaren eskematik kanpo kokatzea erabaki du. "Neguko lehen elurteetan lez, egun eguzkitsuetan noizbehinka erortzen diren malutak lez, eroriko dira hemendik aurrera Sirokaren kantu berriak. Baina ez dira edonola eroriko. Single bakoitza bideoklip berri batetaz jantzita etorriko da, bideosortzaile anitzen ikuspuntua eta estiloa isladatuz eta era horretan maluta bakoitzari izaera berezi eta aberasgarria emanez", azaldu dute Sirokako kideek.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.