entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-05-14

Shellac taldeak Hondarribian ekainaren 5ean!

Gaztemaniak! programaren baitan, Psilocybenean joko dute Steve Albini eta enparauek

Shellac Japonen. Argazkia: Masao Nakagami (CC BY-SA 2.0) Shellac Japonen. Argazkia: Masao Nakagami (CC BY-SA 2.0)
Hiruko estatubatuarra gertu gertutik eta eszenatoki txiki batean ikusteko aukera paragabea izanen da ekainaren 5ean. Eta zazpi euroren truke. Ez dago gaizki. Bizkor ibili, sarrerak agortu baino lehen!

Shellac taldearen ibilbidea Chicagon hasi zen 1992an, Steve Albini gitarra eta ahotsa, Todd Trainer bateria eta Bob Weston baxua kide zirela. Noise rock eta math rock estiloetan kokatu izan dituzten arren, taldeak bere buruari rock minimalistako hirukote deritzo.
Hasieran, maiz esaten zen Shellacen abesti guztiek bi gai kutun besterik ez zituztela; beisbola eta Kanada, alegia. Egun, ordea, Albini eta Westonen kantuen hitzak gai pertsonal eta emozionalei buruzkoak dira, hala nola, eguneroko kontuen gainekoak.
Shellac-en soinuaren ezaugarri dira konpas eta tempo arraro eta premiazkoak, erritmo pisutsu eta errepikakorrak, gitarra-hots zorrotz eta treble gisakoak eta Albiniren hitz sarkastikoak. Beren abestiak ez dira rock musika ohikoaren bertso/koru/bertso egituraren araberakoak; bada melodia gabeak esaten dienik ere. Gainera, hirukoteak nahiago du areto txiki eta tabernetako giro intimoa, eszenatoki eta kontzertu handietako giroa baino.

www.myspace.com/shellacsong
   



Helen Money, irekitzeko
Helen Money musikariak irekiko du kontzertua. Aipatu izen artistikoaren atzean, Alison Chesney dago. Chicagoko txelo-jotzaileak izentxoa egin du bere musika tresnarekin lortzen duen soinu berdingabeagatik. Gitarra bakarlariaren lanabesak erabilita, bere sentiberatasuna eta eskarmentua rock musikaria bailitzan adierazten du, baina, horretarako, musika tresna klasikoa erabiltzen du: txeloa. Bi disko argitaratu ditu orain arte.

www.myspace.com/helenmoney

ALDEZ AURREKO SARREREN SALMENTA: www.kulturalive.com
7 euro
20:00etan
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.