entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2010-09-04

SEXTY SEXERS, GERO ARTE EDO AZKEN AGURRA?

"Hero Mantra" biraren bukaera dator. Berako taldeak geldialdia eginen du ondotik. Alta, adierazi dutenez, etorkizunak zer ekarriko duen ez dakite oraindik. Irakurri hemen zabaldu duten oharra eta azken datak zuren agendetan apuntatu.

Sexty Sexers-en oharra:

Hurrenarte! 36 kontzerturen ondoren iritsi da garaia Hero Mantra-ri amaiera emateko. Taldeak geldialdi bat behar du, Ameba duela 9 urte sortu zenetik hartu ez duguna. Honenbestez gure bilakaeran lehen aldiz ez dakigu noiz itzuliko garen, agian hilabete gutxiren buruan bueltan gara diska berri batekin, agian urteak beharko dira horretarako. Gauzak horrela eta etorkizunak zer gordetzen digun ez dakigula Mantra inoiz baino gehiago oihukatuz bukatuko dugu. Jarraian bistan izango dituzue azken fetxak. Milesker danei, bidean ikusiko dugu elkar".

X.9 HARO Brutal Zone
X.16 SANTANDER Sala heaven
X.20 MADRIL LaBoite
X.21 BARTZELONA L'Ovella negra del Poble Nou
X.22 TARRAGONA Sala Zero
X.23 VALENCIA Durango Club
XI.6 GERNIKA Trinkete Antitxokoa
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.