entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2010-05-08

OSTIRAL HONETAN OSPATUKO DA AURTENGO ARABATAKADA FESTA

EHU-ko Gasteizko campuseko ikasle mugimenduak antolatzen duen jaialdi hau urtetik urtera aldatuz (eta handituz) joan da. Ikasleen arteko olinpiadak, bazkari eta bertsolariez gain, kontzertu polita osatu dute jaialdiaren zortzigarren edizio honetarako.

Hasierako urteetan Arabatakada jaialdia unibertsitateko campusaren esparruan egiten zen. Azkenengo bi ediziotan berriz, Mendizabalako eremuan burutu da (Azkena Rock Festibala ospatzen den gune berean). Euskal Herriko txoko ezberdinetan gero eta oihartzun handiagoa duen jaialdi honen antolatzaileek joera ezberdineko musika taldeak biltzen dituen kartela osatu dute eta giro lasaiagoa atsegin duenak berriz, karpa txikiago bat izango du musika eta barrarekin.

Ekimenaren gastuei aurre egin ahal izateko eta jaialdiaren biziraupena bermatzeko, aurten lehenengo aldiz sarrera sinboliko bat ordaindu beharko da: aurrez 6 euro eta jaialdiaren egunean 10. Sarrerak ohiko lekuetan daude eskuragarri (ikusi jaialdiaren mypace-an), nahiz eta Kultura Live web atarian ere badiren erosterik.

Aurtengo egitaraua ondorengoa izango da:
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.