entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2009-04-12

ARABATAKADA 09 OSTIRAL HONETAN

Arabatakada kartela. Arabatakada kartela.
Lotura erlazionatuak
Urtero legez aurten ere ostegunean ospatu behar bazen ere, Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitu duen greba orokorrarekin bat eginez, Arabatakada 09 ostiralean ospatuko da. Egitaraua zerbatxo bait aldatu bada ere, ez da jai eta musika onik faltako.

Urteak aurrera joan hala, handitu egin den jaialdia da Arabatakada.Hasierako kontzertu bakar haietatik, gaur egungo egitarau mardulera pasa da hamar urteren buruan. Kontzertu bakarretik, bi eszenatokitan banatutako hamar taldek eskainitako kontzertura, bazkari herrikoiara, erromeriara, ikasleentzako maketa lehiaketara, eta abar luze batera. Aurten, LAB, ELA, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deitutako greba deialdia dela eta, ostegunean ospatu ordez ostiralean ospatuko da, maiatzaren 22an. Baietz iaz bildu ziren 10.000 lagunen zifra gainditu?


EGITARAUA:
12:00etan: Arabatakada maketa lehiaketako irabazleen kontzertua: YAW eta ZAUNKA.
14:30: Bazkarri herrikoia
18:00: Ekataldi politikoa
Ondoren kontzertuak (dohainik):
- SEXTE SEXERS
- IZATE
- TXAPELPUNK
- DEABRUAK TEILATUETAN
- DES-KONTROL
- VENDETTA
- S.A.
- TXIMELETA

Kontzertugunea (Mendizabala) non dagoen eta informazio gehiago:
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.