entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-09-05

Olaia Inziartek abiatuko du Arrasateko Oreixe ziklo akustikoa

Irailaren 8tik 17ra bitarte, orotara, sei kontzertu hartuko ditu Juan Arzamendi Musika Etxeko (JAME) auditoriumak. Sara Azurza eta Verde Prato ere ariko dira, besteak beste.

Olaia Inziarte Olaia Inziarte

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Irailarekin batera iritsi da Arrasatera Oreixe musika akustikoaren zikloa. Ekitaldiaren XV. edizioa izango da eta emakumeak nagusituko dira programatu dituzten sei emanaldietan.

Irailaren 8an, Olaia Inziarte ariko da, berak emango dio hasiera zikloari.
Irailaren 9an, Sara Azurza.
Irailaren 10ean, Emilia y Pablo.
Irailaren 15ean, Baskery.
Irailaren 16an, Verde Prato.
Irailaren 17an, Sofia Comas.

Emanaldi guztiak 19:30ean hasiko dira, eta sarrerak www.arrasate.eus helbidean eros daitezke, eta egunean bertan emanaldi bakoitzaren aurretik leihatilan. Prezioa 5 eurokoa izango da.

Kontzertuak lekualdatu egingo dituzte aurten. Kulturaten egin beharrean, Juan Arzamendi Musika Etxeko (JAME) auditoriumean egingo dituzte, gunea zuzeneko musikarekin lotzeko asmoz. Izen berria ere aukeratu dute egitasmoarentzat: Oreixe. ‘Ekaitza’ esan nahi du Arrasateko hizkeran, eta azken hamarkadetan galtzen ari omen den euskalkiari bultzada emateko asmoz aukeratu du Udalak.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.