Irailarekin batera iritsi da Arrasatera Oreixe musika akustikoaren zikloa. Ekitaldiaren XV. edizioa izango da eta emakumeak nagusituko dira programatu dituzten sei emanaldietan.
Irailaren 8an, Olaia Inziarte ariko da, berak emango dio hasiera zikloari.
Irailaren 9an, Sara Azurza.
Irailaren 10ean, Emilia y Pablo.
Irailaren 15ean, Baskery.
Irailaren 16an, Verde Prato.
Irailaren 17an, Sofia Comas.
Emanaldi guztiak 19:30ean hasiko dira, eta sarrerak www.arrasate.eus helbidean eros daitezke, eta egunean bertan emanaldi bakoitzaren aurretik leihatilan. Prezioa 5 eurokoa izango da.
Kontzertuak lekualdatu egingo dituzte aurten. Kulturaten egin beharrean, Juan Arzamendi Musika Etxeko (JAME) auditoriumean egingo dituzte, gunea zuzeneko musikarekin lotzeko asmoz. Izen berria ere aukeratu dute egitasmoarentzat: Oreixe. ‘Ekaitza’ esan nahi du Arrasateko hizkeran, eta azken hamarkadetan galtzen ari omen den euskalkiari bultzada emateko asmoz aukeratu du Udalak.