entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-02-18

NICK CAVE & THE BAD SEEDS ETA THE GUTTER TWINS (MARK LANEGAN + GREGG DULLI) APIRILEAN GUREAN


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Nick Cave Donostiako Gasca kiroldegian ariko da apirilaren 24an. The Bad Seeds taldeak lagunduko du eszenatokiaren gainean eta sarrerak jada salgai dira. Apirilaren 28an berriz, The Gutter Twins-ek joko dute Bilboko Kafe Antzokian.

Nick Caveren joera poetikoa agerian geratzen da haren abestien hitzetan, non literaturako pertsonaien eta beste mito batzuen aipamenak egiten baititu, bere betiko obsesioak esploratuz: erlijioa, heriotza, maitasuna, indarkeria eta gaitz modernoak. Hitzok musika eklektikoz jantziak doaz, blues eta post-punk zertzeladaz zipriztindutako rock sendoz. Bda, lerro hauen bidez azaldutakoa Donostian konprobatu ahal izango dugu apirilaren 24an.

Saturnalia diskoa aurkeztuko dute The Gutter Twins-ek, edo beste moduz esanda, Mark Lanegan eta Gregg Dulli musikariek osatu duten bandak. Sub pop-en eskutik argitaratu dute diskoa 2008ko hasiera honetan. Bilbokoa birako azken kontzertuetako bat izanen da.


Laburbilduz:
Nick Cave: apirilak 24, osteguna, Gasca kiroldegia, Donostia 20:30
The Gutter Twins: apirilak 28, astelehena, Kafe Antzokia, Bilbo



NICK CAVE & THE BAD SEEDS SARRERA:
37
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.