Napoka Iria Ander eta Miren dira.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Jendaurrean grabatutako lan berria kalean du azkenean Napoka Iriak.
Urtarrileko asteburu batean, grabaketa estudioa Bergarako Zabalotegira
egokitu, ateak publikoari zabaldu eta bi kontzertu eman zituzten kantu
zahar, berri eta hainbat bertsio eskainiz.
Bi egunetako emanaldiak oso-osorik grabatu eta gero, Legarreko estudiotik
pasatu zen bikoa, aukeraketa egin eta lehen maketarekin egin bezala, Ander
Barriusoren eskuetan txukuntzeko. Ander Mujikak berriz, bere gain hartu du
diseinuaren ardura.
Hamar piezek osatzen dute bilduma (gitarra elektriko bat,
akustiko bat eta ahotsen ohiko dantzekin). Azkenaldiko kontzertuetan eskaini
izan dituzte batzuk, eta akaso ezagunak izango dira entzulearentzat. Honetaz
gain grabazioan bertan egindako inprobisazio bi eta ukelelea eta kalimbaz
jotako kantu ezagun baten bertsio bitxi bat ere sartu dute.