entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-05-14

Mandoilek, estreinako diskoa zuzenekoei begira

Mandoilek taldearen lehen diskaoren azala. Mandoilek taldearen lehen diskaoren azala.
Lotura erlazionatuak
2013ko hasieran estudio lanetan murgildu zen talde berri hau lehenengo diskoa grabatzera David Nanclares musikariaren ekoizpen artistikoaren laguntzarekin.


Mandoilek taldeak hainbat estilo jorratzen ditu. Betiere eskusoinu diatonikoa oinarritzat hartuz, runba, kunbia, patxanga, reggae eta ska erritmoz osatutako fusio dantzagarria egiten dutela esan dezakegu. Festarako grina suspertzeko indarra, festa, kolorea eta sentimendua Euskal Herriko lau haizetara zabaldu nahi dute, eta horretan daude. Diskoak bederatzi kantu biltzen ditu.
Taldearen lehenengo zuzenekoa 2012ko maiatzean eman zuten, ezagun baten tabernan, eta lagun arteko giroan. 40 bat kontzerturekin amaitu zuten urtea, Euskal Herria eta Katalunia aldean emanak.
bidali zure berria Bidali zure berria
HISTORIA PIXKA BAT

Mandoilek taldearen esentzia 2011/2012 urteko neguan sortzen da. Asier Linares perkusiojolea eta Igon Olaguenaga trikitilaria lokalean hasi ziren, gauetan, eurek sortutako korridoak, kunbiak, runbak eta hainbat doinu dantzagarri sortzen, betiere denborapasa moduan, tarte bat gustura pasatzeko asmoarekin.
Nahi gabe, errepertorio bat biribiltzen ari zirela ikusita, baxujole eta gitarrajole bat gehitzea erabaki zuten, kanta horiek sendotzeko, eta denborapasa hura partekatzeko. David Ferre

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.