entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-05-17

IRUÑEKO KOKOSHCA TALDEAK ZUZENEKO DISKOA ATERA DU KAFEA ETA GALLETAK-EN ESKUTIK

Eskuz egindako lana eta kafe arrastoak galletaren azalean. Eskuz egindako lana eta kafe arrastoak galletaren azalean.
Lotura erlazionatuak
2010eko azaroan Kokoshca taldeak Kafea eta Galletak zikloaren barruan kontzertua eman zuen. Grabaketarekin oso gustura geratu zirenez, berau argitara eman dute.

100 aleko tirada egin dute, kartoi urrekarazko euskarria eta kafez zikindutako CD-Ra darama, Kokoshcaren muxu gorriarekin. Esteban Barazabal-ek (Nosotros Los Rusos zigilukoak) egin ditu irudiak eta, eskulana Kafe eta Galletak-eko kideek egin dute.
Gainera, jada aurreratu digute: Kafe Arrastoak, Kafea eta Galletak egitasmoarekin lotutako argitalpenak batuko dituen zigilua, sortu dute edo sortzekotan daude.

Diskoa lortzeko haien saioetara joan edo posta honetara mezua idatzi: kafeaetagalletak@gmail.com.
6 €-ko prezioa izango du (gehi bidalketa gastuak).
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.