entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2009-10-16

Disko berriarren azala. Disko berriarren azala.
Musikari kaliforniarrak pasa den urtean Glitter and doom biraren baitan Europako zein Estatu Batuetako eskainitako kontzertuetatik 17 kantu biltzen dituen lana kaleratu du berriki. Diskoak ez du uztailean Donostiako Kursaalean eskainitako kontzertuaren abestirik.

Tom Waitsen Glitter and doom disko berriak guztira 17 kantu ditu, biran zehar bisitatu zituen hamar hiri hauetan eskainitako kontzertuetan eskainiak: Birmingham, Edinburgo, Tulsa, Knoxville, Atlanta, Paris, Milano, Jacksonville, Dublin eta Columbia. Zuzeneko diskoaz gain, bigarren disko bat ere jasotzen du Tom Waitsen azken lanak (musikariak kontzertu atarietan kontatutako historien 40 minutuko laburpena) eta zuzeneko argazkien bilduma liburu bat ere. Biniloan ere dago eskuragarri.


Honako hauxe da diskoan aurkitu dezakegun kantuen zerrenda, eta kantua grabatu zen hiria.

1. Lucinda / Ain't Goin Down (Birmingham)
2. Singapore (Edinburgho)
3. Get Behind The Mule (Tulsa)
4. Fannin Street (Knoxville)
5. Dirt In The Ground (Milano)
6. Such A Scream (Milano)
7. Live Circus (Jacksonville)
8. Goin' Out West (Tulsa)
9. Falling Down (Paris)
10. The Part You Throw Away (Edinburgho)
11. Trampled Rose (Dublin)
12. Metropolitan Glide (Knoxville)
13. I'll Shoot The Moon (Paris)
14. Green Grass (Edinburgho)
15. Make It Rain (Atlanta)
16. Story (Columbia)
17. Lucky Day (Atlanta)
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.