entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2010-03-24

CRYSTAL FIGHTERS


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Nafarrak direla diote beren myspacean, nahiz eta Londrestik datozen. Dantzarako musika elektronikoa egiten dute, Ingalaterrako BBC irratiaren kuttunak dira eta bertako prentsa espezializatua liluratuta daukate. Eta hoberena, txalaparta erabiltzen dute. Jaun-andreok, zuekin Crystal Fighters.

Lantzeko inauteriak eta euskal folklorea erabiltzen dute Crystal Fighters britainiarrek irudi gisa, Irunberriko arroila, lauburuak, Bardeak, dantzariak...
Gero eta jarraitzaile gehiago batzen ari den taldea dugu, Europako hainbat hiriburutako klub hoberenetan programatu dituzte eta beren izena ahoz aho dabil. I love London eta Xtatic Truth dira beren azken singleak. Erresuma Batuko eszena elektroniko alternatiboa iraultzen ari dira. Gainera, txalaparta darabilte musika-tresna gisa hainbat abestitan.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.