entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-08-01

Crystal Figthers taldeak 'Cave Rave' bere bigarren diskoaren estreinu mundiala Zugarramurdiko lezeetan eginen du

Hiztordua abuztuaren 29an izanen da

Crystal Fighters. Argazkia: Neil Krug. Crystal Fighters. Argazkia: Neil Krug.
Egia esateko, aurkezpen mundial hau kazetari eta zale gutxi batzuen aurrean eginen du Britania Handiko pop eta elektronika taldeak: gehienez 300 pertsona.


Gonbidatuei akelarreen aintzinako historia eta tradizioa azalduko zaie. Euskal musika egonen da plazan eta ondoren lezeetara abiatuko dira. Belako eta Wilhelm & The Dancing Animals taldeek joko dute lehendabizi eta ondoren britainiarren show bereziaren ordua iritsiko da. Streaming bidez mundu osora zabalduko da kontzertua.
Suposatzen dugu zaila izanen dela sarrera bat lortzea, baina bertan egon nahi baduzu, Kutxabank-ek (patrozinatzailea) bere bezeroen artean sarrera batzuk zozketatuko ditu newsletter eta sare sozialen bitartez (www.facebook.com/kutxabankjoven)

Gogoratu hala ere, Crystal Figthers eta Belako Kutxa Kultur festibalean ariko direla ere irailaren 6an Kutxa Kultur Festibalean Igeldoko jolas parkean.

www.ginmusica.com
www.facebook.com/ginmusica
www.kutxakulturfestibala.com
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.