Fermin Muguruzak zuzendutako Black is Beltza animaziozko filmaren teaserra sarean dago jadanik:
Film Factory nazioarteko kudeaketa agentziaren bidez, Fermin Muguruzak zuzenduriko Black is Beltza animazio filma proiektatuko dute irailaren 11n TIFF Toronto International Film Festival zinema jaialdi entzutetsuan; TIFF Bell Lighbox – Cinema 7n akreditatu eta TIFF Industry deituriko industria gunean zita duten parte-hartzaileentzat.
TIFF nazioarteko garrantzia eta prestigio handieneko bost zinemaldien artean dago, eta, Ipar Amerikan, garrantzitsuena da industria independentearen garapenerako, baita estudio handienekin duen loturarekin dagokionez ere.
Euskal Herria edo Espainiako Estatuko zinemetan estreinaldia, Barton Filmsek banatuta, urriaren 5ean izango da.