entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2024-05-17

Barry Adamson gehitu dute ARF-en behin betiko kartelean

Bala da beste azken konfirmazioa. Ekainaren 20tik 22ra bitarte Gasteizko Mendizabalak hartuko duen jaialdian Queens Of The Stone Age, Band Of Horses, Sheryl Crow eta Jane’s Addiction izango dira kartelburu.

Barry Adamson Barry Adamson

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Hilabete geratzen da 2024ko Azkena Rock Festival jaialdia abiatzeko, eta antolakutzak, azken-azken parte-hartzaileak baietatzearekin batera, behin betiko kartela itxi eta aurkeztu du.

Azken orduetan bi izen gehitu dizkiote aldez aurretik jakinarazitako artista-zerrendari. Batetik, Barry Adamson, Buzzcocks edo Nick Cave & The Bad Seeds taldeetako partaide izandakoa eta bakarka ere ibilbide sendoa egina duena. Eta, bestetik, Bala grunge eta stoner talde basatia, bi galiziar emakumezko musikari bikainez osatua.

Ekainaren 20tik 22ra bitarte, orotora, 56 talde ariko dira Mendizabalako agertokian. Guztien artean nabarmeduko dira: Queens Of The Stone Age, Band Of Horses, Sheryl Crow, Jane’s Addiction, L7, Mavis Staples, Warren Haynes Band, Tarque & La Asociación del Riff, Redd Kross, Arde Bogotá, Ty Segall, PiL.T, The Real McKenzies, Lendakaris Muertos eta Ezpalak.

Hiriko Andre Maria Zuriaren plazara ere iritsiko da ARF. Bermutaren orduan hasita, zuzeneko musika eta doakoa eskainiko dute. Ekainaren 20an Lisa & The Lips taldearen txanda izango. Hurrengo egunean, larunbatean, The Pickin’ Boppers taldea ariko da.

Informazio gehiago, sarrerak eta egitarau osoa ARF-ren webgunean

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.