entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2009-03-12

AUDIENCE DISKO BERRIA ARI DA GRABATZEN

Audience, laugarrenaren bila. Arg: Galder Izagirre. Audience, laugarrenaren bila. Arg: Galder Izagirre.
Lotura erlazionatuak
Joan den ostiralean Audience bizkaitarrak estudioan sartu ziren haien laugarren diskoa argitaratzeko. Apirilaren 12ra arte egonen dira Kaki Arkarazorekin jotafuego eta uda ondotik argitaratzeko asmoa dute.

Taldearen laugarren diskoa izango dena moldatzen ari dira momentu honetan Andoaingo Garate estudioetan. Grabaketa, Kaki Arkarazo teknikariarekin burutzen ari dira, modu analogikoan eta zuzenean joaz, Audiencek duen zuzeneko kutsua islatzeko asmoarekin.

Trying Wings On Roots, 2007, diskoaren argitalpena eta zuzeneko kontzertuak behin amaiturik, taldea 2008ko azken asteetan bildu eta Mikel Eceiza soinu teknikariarekin zuzenean buruturiko sesioak grabatzeari ekin zion disko berria osatuko duten abestiak garatuz. Instrumentu, soinu eta erritmo berriak barneratuz, Audiencek rock musikaren sustraietara jotzen du.

Diskoak irailean ikusiko du argia dena aurreikusitako gidoitik badoa. Taldearen ideia lan guztia autoekoiztea da, eta aurrerago ikusiko dute zigilu baten pean argitaratzen duten edo ez.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.