entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-03-12

Anai Arrebak-en disko berria kalean da

Ostiral honetan (hilak 13) aurekztuko dute Dabadaban

Azala. Azala.
Taldearen izen bera jarri diote disko berriari Matxet, Marga eta enparauek

Anai-arrebak bueltan dira eta ez dira beren bidetik atera. Beren soinu esentziari eta espirituari eutsi diote, baina eboluzionatzeari utzi gabe. Garapena nabarmena da gainera: gardenagoa da disko berria, finagoa.

Erro beltzeko musika, popa, funk eta disco doinuak, rocka, melodiak eta elektronika aurkituko ditu entzuleak disko berri honetan. Ostiral honetan (hilak 13) aurkeztuko dute berau Donostian.

  • AURKEZPEN KONTZERTUA
Martxoak 13, Dabadaba aretoa (Donostia)
21:00etan
ANAI ARREBAK + Djak 
8 / 10
bidali zure berria Bidali zure berria
Gogorretik dantza pistara

Anai Arrebak taldeko kideek ibilbide luzea dute, luzea eta intentsoa: Naizroxa, Trigger Travis, Jousilouli eta beste asko. Muturreko musika sortu eta berau orkatilak apurtu artean mila agertokitan interpretatu ondoren, 2010ean Anai Arrebak sortu zuten, rockeroak disco musika egiten. Euskal Herriko musika eszenari freskotasuna eman zion new-wave, disco eta post-punk proposamen vintage bezain berritzaile eta batez ere dantzagarriak.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.