entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-11-10

AMA AFRIKA HIL DA

Apartheid-aren aurkako borrokaren ikurretako bat izandako Miriam Makeba kantari hegoafrikarra astelehen goizaldean hil zen, bihotzekoak jota Italiako Castel Volturnon herrian ordu erdiz oholtza gainean kantatzen ibili eta gero, 76 urte zituela.

Hegoafrikako Pretoria hirian hazi zen eta Manhattan Brothers taldean ekin zion bere kantari ibilbidea. Ondoren, The Skylarks izeneko taldea sortu zuen, Hegoafrikako doinu tradizionalak jazzarekin nahasten zituen taldea.

Musika mundutik at, arrazakeriaren aurkako aktibista sutsua zelako ere izan zen ezagun Ama Afrika, gaztetarik jasan izan baitzuen Hegoafrikan bizi zen apartheid-a. Nelson Mandelaren etnia berekoa zen: Xhosa etniakoa.


Diskoak
- Miriam Makeba (album): 1960
- The World Of Miriam Makeba: 1962
- Makeba (album): 1963
- Makeba Sings: 1965
- An Evening With Belafonte/Makeba (with Harry Belafonte): 1965
- The Click Song: 1965
- All About Makeba: 1966
- Malaisha: 1966
- The Promise (Miriam Makeba album): 1974
- Country Girl (album): 1975
- Pata Pata (album): 1977
- Sangoma (album): 1988
- Welela: 1989
- Eyes On Tomorrow: 1991
- Sing Me A Song (Miriam Makeba album): 1993
- A Promise (Miriam Makeba): 1994
- Live From Paris & Conakry: 1998
- Homeland (Miriam Makeba), 2000
- Keep Me In Mind (album), 2002
- Reflections (Miriam Makeba album), 2004

Web orri ofiziala
http://www.miriammakeba.co.za
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.