entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2007-08-01

10 URTE FELA KUTI GABE

Fela Kuti Fela Kuti
Lotura erlazionatuak
Abuztuaren 2an, Fela Anikulapo Kuti musikari afrikarraren heriotzaren 10. urteurrena bete zen. Afro-beat estiloaren sortzailea, arrasto garrantzitsua utzi du musikari askorengan. Bere konpromiso politikoak gainera, arazo asko ekarri zizkion.
Fela Kuti Afro-beat terminoa asmatu zuen Tony Allen bateria-jolearekin batera (egun jardunean jarraitzen du azken honek). Bere musikaren bitartez ustelkeri politikoa eta kolonialismoa borrokatu zituen. Ondorioz, Nigeriako gobernu desberdinen errepresioa jaso zuen, jazarpena eta kartzela.
Fela Kutik Estatu Batuetako Pantera Beltzen eragina jaso zuen eta Marcus Garvey, Kwame Nkrumah eta Senghor-ek buru zituen Panafrikanismoaren filosofiaren jarraitzailea izan zen.

DATUA
1938ko urriaren 15ean jaio zen Fela Kuti Abeokutan (Nigeria) eta 1997ko abuztuaren 2an zendu zen Lagosen (Nigeria).

FELA GOGOAN
Irailaren 21ean, ostiralarekin, Donostiako ETXEKALTE JAZZ CLUBean, 00.30etatik aurrera, Felaren omenezko festa eginen da: dokumentalen proiekzioak eta Felaren disko azalen erakusketa egonen dira eta musika saioa Dj Floro + Dj Javi P3z-en eskutik.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.