Gezurra ematen du, baina MCDk hogeita bost urte eman zituen punkaren ikurra goian mantentzen. Hainbat arlotan aitzindariak izan ziren, disko eta abesti on ugari utzi zizkiguten, oso ondo pasatu genuen haien kontzertuetan eta, finean, atal garrantzitsua idatzi zuten euskal rockaren historian, nahiz eta beraiek oso apalak izan eta egindako guztiari garrantzia kendu. Zoritxarrez, azken urteotako ika-mikek eta azalera atera diren trapu zikinek ilundu dituzte taldearen ibilbidearen azken atalak, baina MCDk honen moduko erreportai luze bat merezi du, dudarik gabe.
1975eko ekainak 29. Santa Monica, Kalifornia. Tim Buckleyk kontzertu bat eman du, eta gaua lagun baten etxean pasatu ondoren, etxera itzuli da. Lotara. Ez da berriro esnatuko. Poliziak esango du heroina, morfina eta alkohol gehiegik piztutako koktelaren ondorioa izango dela. Ez da berriro esnatuko. Eta rock and rollak beste hilotz sakratu bat izango du; tarteka-tarteka oroituko duguna. Tim Buckley, bertigoa ematen duten ahots erregistroen kantaria, Jeffen aita, orain dela 30 urte joan zen. Gogora dezagun.
Koka dezagun Boston. Estatubatuarrentzat Massachussets-eko hiriburua betidanik izan da nobleziaren eta aristokraziaren gunea. Auzo beltzik gabeko hiria da, eta musika beltzari eman dion gauza bakarra Bobby Brown izan da. 80ko hamarkadan, Boston Celtics zen NBA osoan hasierako boskotean arraza beltzeko hiru baino gutxiago zituen bakarra. Hala ere, musika beltza rap itxurarekin hard rock gitarrekin lotzen hastea bostondar batzuen lana izan zen, Aerosmith. Run DMC-koekin batera Walk this way abestiarekin ordura arteko pareta gehienak bertan behera bota zituzten.
Afro-beat izeneko koktel musikal lehergarria sortu zuen eta afrikartasuna aldarrikatu. Duela bost urte hil zen ihesak jota, baina musikari jenial honen hitzala ez da egundaino ahitu. Eta Fela Kutik Afrikako mugak txikitu bazituen, orain elektronika bere ondarea zabaltzen ari da.