entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Atzera Begira

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Asier Leoz 2004-04-10

ARTHUR LEE & LOVE bera da maitasuna

Psikodelia eta loreak Psikodelia eta loreak

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Eztabaida eta ego lehiak, drogak eta fama txarra... Love taldeko lagunek guztia zuten rock & rollaren historian euren tokia izateko, baita hoteletako gela txikituak ere, eta (batez ere) kantu on sorta bat. Beraienak Beach Boys, Pink Floyd edo The Beatles bezain talde izen ezaguna beharko luke izan. Jarraian Arthur Leeren taldearen inguruko pista batzuk luzatzen dizkizugu eta derrigorrezko tartea egin euren obra nagusiari, Forever Changes apainari.
Kaliforniako 60ko hamarkada emankorrean kokatu behar ditugu Love. Musika popularrak folk eta psikodelia zertzeladekin nahastuaz forma berriak hartzen zituen bitartean, Arthur Lee gazte beltzaranak (1945, Memphis) Mi Diary soul abestia konposatzen du Rosalee Brooks-ek kanta zezan. Kantua grabatzeko momentuan, norbaitek gitarra-jole xelebre samar eta hasberri bat parte hartzeko proposatzen du. Hura izango zen Jimi Hendrixek grabatutako lehen sesioa, baita Arthur Lee artistaren bizitzan konstante bat izango zen zerbaiten hasiera: Arthur Lee bere garaiko izar handienekin arituko zen, baina bere izena ez zen sekula denok ezagutzen ditugun artista handi haien tamaina berekoa izango. Zergatik?

The doors-en itzalean

Hau izan zen Loveren hasierako laukoa: Arthur Lee (ahots nagusia, armonika eta gitarra), Bryan McLean (gitarra erritmikoa eta abeslaria) Don Conka bateria gizona (berehala utziko zuen taldea Ken Forssi sartzerakoan) eta Johnny Fleckenstein (baxua), laster Alban Snoopy Pfisterer-i lekua utzi ziona. Love Elektra Records diskoetxearen lehen rock taldea izan zen. Baina Lee eta bereak fitxatu eta handik gutxira, zigiluak Kaliforniako beste talde berri batekin sinatu zuen kontratua, The Doorsekin alegia. Jim Morrisonen bandaren oihartzuna handia izan zen ondorengo hilabeteetan, eta zigiluaren ahalegin gehienak beraien musika zabaltzera bideratuta zeuden, Love taldearen ingurukoak apur bat baztertuta utziaz. The Doorsen itzalpean haztea ez zen erraza izan, askoz promozio eskasagoa izaten zuten-eta euren disko eta kontzertuek. Bitxiena da The Doorsekoek izugarri miresten zituztela Love. Jim Morrisonek esana:
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.