FELA KUTI - Live at Berliner Jazztage, Berlin 1978 - Full concert
Afro-beat izeneko koktel musikal lehergarria sortu zuen eta afrikartasuna aldarrikatu. Duela bost urte hil zen ihesak jota, baina musikari jenial honen hitzala ez da egundaino ahitu. Eta Fela Kutik Afrikako mugak txikitu bazituen, orain elektronika bere ondarea zabaltzen ari da.
Afrikar musikaren azken hiru hamarkadetako historia ikusirik oso artista gutxik eduki du Fela Anikulapo Kutik adinako eragina. Eragin artistikoa; Afro-beat delakoaren sortzailearen eragina mundu osoko musikariengan (beltzengan batez ere) barreiatu baita, eta haren diskografia zabalak oihartzun itzela eduki baitu bost kontinenteetako musikazaleengan. Eragin politikoa; haren idei iraultzaile eta pan-afrikarrek Nigeriako militar eta gobernu ezberdinen etsaigoa irabazi arazi bazioten ere jarraitzaile eta miresle ugari erakarri baitzizkioten kolonizazioaren ondare ustelarekin borrokan hasi berriak ziren Afrikar herritar xumeen artean, eta baita ere belztasun berri iraultzailearen zale guztien artean. Eragin soziala; oinarrizko alorretan, afrikartasunaren erroetara itzultzea xede zuen ideologia aurrerakoia modu esplizituan errebindikatzeak, aurrez aurre jarri zituen Fela eta mendebaldeko gizarte
Askotan benetako ikerketa lana eskatu du Fela Kutiren diskografia
biltzea. Oso zaila gertatzen da hain diskografia zabala duen gizonaren
diskografia zehaztea, 77 diskoek osatzen dute bere diskografia ofiziala,
baina batzuek 100 baino gehiago kaleratu zituela diote. Kontua da ala
eta guztiz ere azken aldian lanik garrantzitsuenak berrargitaratu direla
eta gaur egun ez dela zaila bere 30 diskorik garrantzitsuenak topatzea.
Berrargitalpen alorrean aipagarriak dira alde batetik Barclayk lau