Lemmy zaharra. Argazkia: Ruben Navarro.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Hamar edizio bete ditu Galiziako Resurrection Fest jaialdiak. Kostaldeko Viveiro herri txiki, eta infernu handia, metal zein hardcore zaleen mapan kokatu da, eta diotenez, behin probatzen duenak seguru errepikatzen duela. Hirugarren aldia zen bidailagunentzat, eta nire lehen esperientzia baliteke azkena ez izatea.
Euskal Herritik sei ordura dago Viveiro. Erromesaldia tradizio bihurtu dutenek ondo dakite hori. Beraz, ez zen batere harritzekoa izan euskal herritar asko topatzea festibalean. Antolatzaileek ere saritu zuten hori Berri Txarrak, Anestesia, Adrenalized, Dawn Of The Maya eta Forus taldeei urteurrenean jotzeko aukera emanez. Ordea, hiru banda nabarmendu zituen jaialdiak bere kartelean: Mot