Richrads eta Wood
Estadioaren inguruan sekulako giroa sumatzen zen kontzertuaren orduan. Adin eta belaunaldi guztietako jendea elkarrekin San Juan gauaz gozatzeko irrikan. Urduritasuna giroan sentitzen zen. Azken orduan gonbidapen-sarrera debalde lortu zutenek distira arraro bat zuten begiradan, hiptotizatuta baleude bezala. Sartu ginenerako Arno Carstens hego-afrikarra bere emanaldia egiten ari zen jendearen ezinegona baretu nahian, baina gaueko izarrak eskenatokira agertu arte jendearen arreta beste gauza batzuetan zegoen: katxi bat erosi, merchandaising-a begiratu