Bryan Adams. Argazkia: Koldo Orue.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Bere azken bisitatik hamarkada bat geroago, Kanadako musikariaren Euskal Herrirako itzulera garaipen totala izan zen. Zoratzear zeuden milaka pertsona, adin eta mota guzietakoak. Soinu garbia eta indartsua, dantzatzeko gogoa, eta 28 abesti; zuzenean burmuinera. 9.500 Ikusle bildu ziren BEC-en.
Gutxitan
ikusi daiteke gisa honetako euforia kolektiboa: lehen abestitik (Do
what ya gotta do)
jendea zutik, saltoka, txaloka