Fasenuovaren kontzertua iragarri zuen kartel erakargarria.
Motza, oso motza iruditu zitzaidan Asturiaseko
Fasenuova bikoteak Azkoitiko Matadeixen eman zuen kontzertua. 2007an eskaini zuten emanaldian izan
zirenak, saio benetan basatia gogoratzen zuten eta antzeko ildokoak ziren han eta hemen irakurritako kronikak. Etengabe entzun ditut
beraien diskoak azken hilabeteetan eta irriki handiz gerturatu nintzen
Azkoitira estreinako aldiz beraien musika zuzenean entzutera.
Matadeixeko itxura pittin bat magiko eta sorgindua erabat aproposa
iruditzen zitzaidan Fasenuovaren musikarako.
Eta egia esan espero
bezala suertatu zen dena. Jende multzo estimagarria gerturatu zen eta
guneak bere misterio puntua eman zion saioari. Taldearen hainbat abesti
bikain (Salsa de cuervo, Cristales de cobalto) intentsitate handiz
gozatu ahal izan genituen.