entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Jon Urrutia 2007

Yours to keep Albert Hammond Jr.

Pop-rock CD
Agian Albert Hammond Jr.-en izenak ez digu askorik esango, baina The Strokes taldearen gitarra jolea dela badiogu, gauzak aldatuz doaz. Albert Hammond Jr.-ek alde batera utzi ditu Brooklyngo taldekideak eta bere bakarkako lanean sartu da buru belarri: Yours to keep du izena eta pasa den urteko amaieran kaleratua izan zen. Hamar abestiz osatutako disko honetan musika akustikoagoa eta melodikoagoa nabarituko dugu, non Buddy Holly, Talking Heads edo Guided by voices-en eragin zuzena nabaritzen den. Diskoa zuzenean erakusteko boskote-formatu batean bildu egin da, nahiz eta pasa den abenduko erdialdean Estatuan emandako kontzertuetan hirukotea izan. Talde batean zaudenean oso zaila da kide guztien gustukoa den materiala bilatzea. Yours to keep izan da material honen ihesbidea, baina hori bai, beti The Strokes-eko kideen oniritziarekin. Albert Hammon Jr. ez da inolako jeinua (ezta Julian Casablancas, eta begira zein ondo atera zaizkien gauzak) eta, hala ere, 60-70eko musikaren birpasaketan oinarritutako abesti asegarriak egiteko gai da. Etxean larunbat arratsalde eroso batean entzuteko disko aproposa.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.