Zuberoako basoan zuzenean grabatutako disko harrigarri, minimalista eta erakargarri honek naturaren soinuak, artzainen kontakizunak, euskal kanta tradizionalak, Josean Artzeren olerki errezitatuak, musika konponketa akustiko finak (tartean kontrabaxu-jole iparamerikar batenak ere!), instrumentuen erabilera xume baina sentikorra eta dotorezi handia ahots dohatsuetan eskaintzen digu. Marta Sebestian abeslari hungariar apartaren oroimena dakarzkiguten kantak; Maddi Oihenarten bakarkako disko oso baten zain gogo berpiztuarekin uzten duten doinu patxadatsu ederrak hauexek. Benetan, Itxaro Bordaren hitzetan oinarritutako Dol