80. hamarkadatik Katalunian etengabea izan da jamaikar musika egiten duten taldeen jarioa. Asko izan dira urteetan hazia landatu dutenak (FBI fanzinea kasu) eta landatutako hazi horiek fruitu emankorrak eman dituzte. Root Diamoon taldea 2002. urtean sortu zen (aurretik Short Skankers taldetik) eta horrelako taldeetan ohikoa den modura, partaideen artean hainbat aldaketa eduki eta gero, badirudi talde sendoa osatzea lortu dutela. Horren emaitza litzateke lehen iraupen luzea: ska eta rocksteady doinuetan oinarritutako diskoa da, oinarri erritmiko txukuna, haize sekzio indartsua eta ahotsetan, Berta Gratac