Frantziako taldea iragan Bilbao BBK Live jaialdian aritu zen eta lekuz kanpo zeudela iruditu zitzaigun orduan. Hori ez zen horrelako talde batentzat tokia. Ziur beraiek ere lekuz kanpo aurkitu zutela beraien burua. Vicariour Bliss ekoizlearen eskutik datorkigu disko hau, taldearen ikuspegi mesianikoarekin bat datorrena.
Punk jarreradun hirukotea, korronte musikalei jaramonik egin gabe bizi dira, eta abestiak ikusteko orduan ez dute aurreiritzirik. The Jesus and Mary Chain gazteak zirenean imajinatu, gehitu amorru dosi bat eta garage psikodeliko piska bat. Hor daukazu: I Love UFO.