Gakoa hori omen da. Diferente bezain alternatibo izan behar da zer esana emateko. Diferente zure inguruari erreparatuz. Diferente zerbait ezberdina bilatzen duten kritikari edo musika zale horiek asetzeko. Euskal Herrian fenomeno diferente dira Delorean, We Are Standard edo Audience. Proposamen ez horren ohikoak gurean, arruntagoak mugen bestaldean. Donostia eta inguruetako Krilin talde gaztea ere diferente gisa onartu daiteke. Donostia alternatiboaren harrobi ederretik ateratako Adrenalized, Curasan edo Thee Brandy Hips taldeen belaunaldikoak dira. Entsegu lokalean eraiki eta desegin dute taldea.
Hasieran Kaliforniatik erraz iritsi zen hardcore melodikoa jorratzen zuten. Millencolin edo Blink 182 idoloen tankerakoa. Baina, musika janez eraginak zabaldu eta berezko nortasunaren bila abiatu ziren. Neurri batean, lortu dute.