Jada gaztetxo batzuk ez badira ere, baikortasunari omenaldia da disko hau edo, nahi bada, betiereko nerabezaroari. Gorazarre egiten baitiote. The Yum Yums norbegiarrek sei urte zeramatzaten diskorik atera gabe, hortaz, askok eta askok deseginda zeudela uste zuten. Power-poparen maitaleentzako disko borobilarekin bueltatu dira gainera: lelo itsaskorrak, gitarra zorrotzak eta melodia andana.
Rock and roll tonight abestia da guztien gainetik nabarmentzen dena. Dibertigarria da eta gitarra eta organo riff kutsagarria dauka, behin eta berriz entzun nahi duzun horietakoa.
I wanna be the one eraginkorrak irekitzen du diskoa. Hemendik aurrera festa hasten da, eta abesti itsaskor sinple-antzekoak bata bestearen atzetik datoz. Organoa ongi txertatua dago kantuetan. Beste abesti bat aukeratzeko? Ados.
If I ever see you again. Horrenbeste melodia disko batean bilduta gehiegizkoa izan daiteke, baina onartu behar da punk-pop disko entzungarria sinatu dutela.