Gaur egun oraindik eszenatokietatik pasioak sorrarazten dituen Roy Ayers-ek diskografia oparoa dauka. Diskografia horretatik 70eko hamarkada nabarmentzen da. Garai horretan Aretha Franklin, Ray Charles, Elvis Presley, Jon Coltrane edota Miles Davis-ekin jo zuten musikari handiez inguratua egon zen. Orduan Polydor etxearekin material inportantea grabatu zuen, milaka aldiz sanpleatua izan dena. Eta inportantea diogu gerora musikaren bilakaeran material horrek izanen zuen garrantziagatik. Rapster Records-ek material horren zati bat berreskuratu du eta CD formatuan argitaratu. Zortzi abesti (horietako batzuk 12