Iruzkinak normalean berritasunentzat izaten dira, beraz, Toro y Moiren azken lana den
Underneath the pine beharko luke honako idatzi honen protagonista. Baina egia esan egile aparta honek orain arte plazaratutako bi diskoak (
Underneath the pine eta
Causers of this) aldi berean ezagutu ditudanez, bere musikak bere osotasunean nigan izan duen eragin ikaragarria nolabait deskribatu nahi nuke.
Milaka erreferentzia datozkit burura diskoa entzutean. Baina ez datoz modu argi eta zuzen batean, jatorria identifikatzeko zailtasunak dauzkat. Nolabait esateko, filtro baten eraginez edo nahasketa prozesu magiko baten ondorioz koloreztatuta datozela iruditzen zait, elkarketa bitxiak sortaraziz nire irudimenean. Hala nola eta esate baterako, Smiths-ak espazio ontzi batean ikusten ditut batzuetan eta High Llamas-en itzal luzearen azpian egindako Princeren musikaren dekonstrukzio