Zein urrun dagoen munduko rap onena AEBetan egiten zeneko garaia. Urteak dira rap musika AEBetako hirietako ghettoen eremua gainditu eta mundu osora zabaldu dela, fisikoki, zorionez, hizkuntza eta kultur desberdinekin loturak sortuaz eta musikalki aberastuz eta maila ekonomikoan, zoritxarrez, komertzialtasunaren mundu basatira primeran egokituz eta eroso sentituz. Zenbatetan entzungo genuen AEBetatik kanpo egiten zen rap musikak ez zuela maila nahikorik eta kopia merkea besterik ez zela. Urteak dira topiko horiekin amaitu dela eta urteetan zehar, Ingalaterran edo Frantzian hasieran eta Afrikako herrialde askotan orain, maila altuko rap musika egin daitekeela eta egiten dela erakutsi dute. Are gehiago, gaur egun munduko txoko askotan egiten den rapa AEBetan arrakasta gehiena duena baino hobeagoa dela esango genuke (gustu kontua ote?). Eta norbaitek adibiderik beharko balu Ty-ren musika entzun dezala. Ingalaterran egiten den rap dotoreenaren adibide da, rap musikaren topiko musikaletan erori gabe, komertzialtasunaren