Mark E Smith: The Fall taldeko abeslari eta lider mitikoa, zorrotza, mihi luze eta pozointsua, bat bateko musikari zuzena, azkarra, punk edota post-punk kutsukoa. Mouse On Mars: elektronika, 90. hamarkadako techno ameslarienaren aitzindaria, estudio intxisuak, osagaiak landuz, birmoladatuz eta kontuz nahastuz.
Mundu urrunak baina beharbada horregatik elkar erakarriak. Konexioa Mark entzule zen alemaniarraren ekitaldi batean eman zen eta sorpresaz harrapatu zituen biak, aurretik ez baitzuten elkar ezagutzen (izenaz eta bizpahiru topiko arruntetaz gain behintzat). Hasiera batean zalantza handiz hasi ziren elkarlanean, baina kuriositatearen indarraz aurrera egin, sakondu eta emaitza benetan harrigarrietara iritsi dira. Aurkeztu berri duten bilduma hau magia horren adierazle ezin hobea da.
Tromatic Reflexxions-ek bi muturrak nahasten ditu, bakoitzaren hoberena aukeratu eta seguraski bakoitzak bere kabuz inoiz lortuko ez zuen