Mendian nago, zuhaitzen babesean, belarretan etzanda; txorien kantuak, larrean dauden ardien txintxarriak eta haizeak esaten duena entzunez. Iraganeko bizipen atsegin batzuk gogora etorri zaizkit. Amesten hasi naiz. Gustura nago, unea gozatuz. Tokian tokiko lan instrumentala ere patxadaz, lasai entzun behar da. Doinu hunkigarriak eta giro iradokitzaileak dira nagusi. Gitarra da gidaria.