Nola hasi The Sunday Drivers taldearen bigarren diskoari buruzko iruzkin bat, dagoeneko loreak jaso baino ez dituenean prentsa espezializatuaren eskutik? Bada, esanez guk ere lore sorta botako diogula Toledoko (Espainia) talde honi. Aurretik hala ere, begiak atzera botatzeko proposamena eginen dizuegu. Irakurle aplikatuenek gogoratuko duzue: The Sunday Drivers Donostiako Antzoki Zaharrean jo zuten egunera eginen dugu atzera, 2004ko otsailaren 6ra, alegia. Sindonie taldearen kontzertua irekitzera etorri ziren gurera eta esan dezagun orduan ez zirela batere ezagunak. Bertan gure kolaboratzaile popzale bat egon zen, Juan Luis Etxeberria jauna, eta halaxe ekin zion bere kronika idazteari: