The King of contradiction diskoa, Malagako Devils Dandruff taldearen estudioko bigarren lana da. Disko osoa iruditu zait, xehetasunez betea, gustagarria, disko puska izatetik hurbil, non behin entzutea nahikoa den ohartzeko taldearen eragin eta oinarri nagusienak pasa den mende amaieran Eskandinavia aldean sorrera izan zuen punk rock doinuak direla. Adibiderik nagusienak gitarrei sua darien
Deserts in bloom bikaina eta
Freefalling ditugu. Baina abestiak ez dira soilik doinu horietara mugatzen, eta Gluecifer, Backyard Babies zein Hellacopterseko taldekideek bezala, ziur andaluziarrek etxeko apalak 70. hamarkadan indarra hartu zuen hard rock olatu hura osatu zuten talde ezberdinen diskoz beteta dituztela (tartean, nola ez bizirik dirauten AC/DC eta Kiss). Riff ka