Saturazio sonikoko alarma argitxo gorri guztiak piztuz hauts, herdoil eta olio zikinezko geruza baten azpitik datorrela dirudi San Frantziskoko bikote honen musika. Hura entzutean, entsegu edo kontzertu bortitz baten ondoren aretoaren paretatan geratu diren aztarnak, kakofonia baten moduan jasotzen dituela ematen du. Beste mundu eta garai bateko soinuak hots estatikoan murgilduta jasotzen dituen irrati bat balitz bezala 60. hamarkadako garage musikaren eztandaren uhin galdu eta urrunak gureganatzen dizkigu.
Baina adi, hau ez da imitazio malenkoniatsu bat, ez ezazue