Blackalicious taldearen la berria entzuterakoan berehala etorri zait burura Outkast lagunek egin zuten Speakerboxxx / The love below hura. Erraza da harekin zubiak egitea, agian haien Hey Ya danbatekoaren ondorengo hit handiena disko honetako abestien artean egon daitekeelako. The Craft izeneko hau Speakerbox... hura bezain mamitsua da, eta ez soilik George Clinton maisua gonbidatu dutelako (makala ez den arren bere parte hartzea), baita testura eta kolore aldetik egundoko aniztasuna duelako ere. Dibertsioak ez du mezua deskuidatzen, aurregrabatutako efektu eta abarrek traba baino mesede egiten diote bandan aritzeak duen berehalakotasunari. Oreka horretan, alde batean Hip hop kultura bere esentzian gorde eta landu nahi duena dugu (Common) eta bestean abestiak kantu zerrendatan erretzeko egiten dituztenak (The Black Eyed Peas). Harrigarriena da oreka gordetzeaz gain, bi eremu horietan Blackalicious sobratuta ematen dutela. Grammyak eta underground koherentzia elkarrekin? Denborak esango du, baina funanbulista hauen kasuan hala ematen du.