entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Asier Leoz 2005

The Cookbook Missy Elliot

Hip-hop CD
Berdin dio R&B kontzeptuak jatorrizko esanahia galdu badu Grammy gauen azukrean. Eta 80ko hamarkadako hit guz-ti-ak (Every breath you take-ekin hasi True-raino) raparen koartadari helduta hip-hoparen gaur eguna osatzen dutela sinestarazi nahi izatea ere ez da horren grabea, musika beltzak badauka eta zeini eutsi: Missy Elliot bueltan dugu. This is not a test hartatik bi urtera (lan berriarekin alboan disko on horrek chill out atsedenaldia ematen du) errima /errimen munduan Diva esatea merezi duen bakarrak bere momenturik onenean ematen du The cookbook honetan. Missy 30eko jazz klub irudi retroa hartuta dugu (Prince-k Diamonds & pearls garaian egin bezala) rapa aspaldian jaso gabe zebilen beharrezko astindua emanez. Prince beraren ondoren inor ez da zonalde sexual eta esplizituan hain aske mugitu. Lizun dator Missy, One minute man kantatzen zuen garaian bezala. Produkzio lana, The Neptunes trebeen esku, aparte batean jarri beharrekoa; scratch zartako eta baxu lodiez gain, abestien arteko lotura bikainak, ahots japoniarrak, frekuentzia baxuko sinteak eta beste hainbat efektu atsedenik gabe tartekatuz. Missy ez da bere musikaren errezeta ematearen beldur, ondo daki eta elementu berberak erabilita ere, inor ez dela gaur egun horrelako ezer sukaldatzeko gauza.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.