Gitarren eta makinen artean hautatu gabe, laugarren disko honekin Placebo-k zuzen eta gogor jotzen du. Izan ere, Jim Abbiss (DJ Shadow, U.N.K.L.E) ekoizleak bultzaturik, Black Market Music (2000) aitzineko lanean baino oreka hobeagoa lortu du elektronikaren eta rockaren artean. Goi mailako laguntzaile honen lanari esker, makina gehiago daude bai, baina gitarra gehiago ere bai. Ondorioz, hirukotearen soinua loratu egin da. Tentsioa ez da hasierako diskoetan bezain nabarmena, baina momentu berean, abestiak ez dira Black Market Music-en bezain mekanikoak. Izan ere, Sleeping with ghosts diskoak Placebo (1996) eta Without you I