entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2006

Sing If You Want It Omar

Jazz---Dance CD
Acid jazza. Zein urruti geratzen zaigun izen hori dagoeneko. 90. hamarkada erdia zen Gilles Peterson aitzindariak, 60 eta 70. hamarkadetako soula, jazza eta funkiaren arima berreskuratu eta gaurkotu nahian, Acid Jazz lehenik eta Talkin Loud zigiluak sortu zituela. Saiatu eta lortu. Euskal Herrian aparteko oihartzunik izan ez badute ere, Ingalaterran, Alemanian edo Italian jarraitzaile asko izango zituen. Musika beltzaren jarraitzaileontzat oso kontutan eduki beharreko zigiluak dira biak. Omarrek, Talkin Loud-ekin kaleratu zuen bere lehen lana. Dotorea, goxoa eta sentibera. Soularen eta jazzaren sustraiekin eraikitako diskoa izan zen, baina 90. hamarkadako soinu berri eta freskoaz (raparen indarrarekin batera) lagunduta. Hamabost urte eta gero, esku artean bost disko dituela eta grabazio estudio propioarekin, bueltan da Omar. Oraingoan, urte hauetan lortutako ospeari esker, luxuzko laguntzaileekin dator; Angie Stone bezalako soul izar berriekin, rap munduan arima gehien duten Common eta Rodney P-rekin eta, Omarren amets handia egi bihurtuz, Stevie Wonder klasikoaren laguntzarekin. Omarrek ez du ezer berria asmatu, musika ona aspaldiko gauza baita. Hori bai, iragana eta oraina, eskutik joan daitezen trebezi berezia du Omarrek. Dotorea, goxoa eta sentibera.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.